Uztailaren 5 eta 6an La Salle Bilbao ikastetxean Web 2.0 delako kontzeptu berriaren inguruko tailer batean ibiliko gara.Helburu nagusia kontzeptu horren atzean zein aukera teknologiko berriak aurkitzen diren eta, batez ere, ideia berri honek zein bide berri eman ditzakeen DBHko irakaskuntzarako.
Hementxe duzu erabiliko dugun programaren laburpena.
Web 2.0 zer den ulertzeko horra hor mapa kontzeptua hau. Edonola ere argi izan deza
gun ez dela web-guneren bat, ezta aplikazio ala zerbitzu informatikoa ere; baizik eta, Interneten sortzen ari diren erabilpenerako tendentzia berriak.Amaitzeko hementxe, hortxe eta hantxe sakon ditzakezu ideia hauek.