Tomas MoroEz da beharrezkoa, nik uste, aitzakia handirik Utopia liburu bikaina irakurtzeko.
Edonola ere eta inor konbentzitzeko beharrik izanez gero, esango nuke bere autorearen biografia; Tomas Mororena, hain zuzen ere, akaso txundigarrienetakoa izan daitekeela.

Gizon zintzoa, humanista sutsua, politikari zorrotza, filosofo sakona, eta kristau ezin koherenteago gisa agertu zaigu. Benetan eredugarri.

Liburuaz esango nuke bere jomuga gizarte perfektua eraikitzeko proposamen baten ingurukoa dela.
Hain zuzen ere, Tomas Morok berak asmatu zuen utopia hitza eta, egia esateko, gaur egun mintzo honetaz dugun esanguraren jira-biran dabil izkribu osoa.

Honez aparte azpimarratuko nuke harrigarria egiten zaidala egile honek XVI.mendean eta liburu honen bidez adierazten duen gizarte hobea erdiesteko desioa, egun, XXI.mendean, hain hurbila, beharrezkoa eta ulergarria egitea.
Nabarmentzekoa, beste aldetik, ejertzitoaz, abokatuez eta politika instituzionalaz autoreak igortzen digun mezu kritikoa baita langile fin leial eta artatsuei aitortzen dizkien merezimendu eta errespetua ere.
eskaintza
Hitz gutxitan liburu gertu-gertua eta aspaldian idatzita ere, erabateko egunekotasuna agertzen duena.

Amaitzeko bi hitz komentatzeko liburu hau irakurtzeko iradokizuna Morillo de Tou izeneko opor-lekuan jaso nuela.

Morillo de Tou herri abandonatua zen, sindikatu bateko kideen laguntzaz egun eraberritu eta opor-leku bihurtu dena.
Argazkian ikusten den bezala langileek Utopia liburuaren egileari eskaini zioten obra.
Erabateko dedikatoria, ezta?


Photo credit: Wikipedia.