patera
Txanponek bezala errealitateak albo bi ditu, hori eztabaidaezina da.
Bestela immigrazio aferara begiratu besterik ez dago.

Komunikabide batzuetan, telebistan, batez ere, behin eta berriro aritzen zaigu immigranteen ez-legezko etorrerak suposatzen duen hartzeko eta kudeatzeko arazoez.

Gutxiagotan, nik uste, baina batzuetan ere, fenomeno honen atzean dagoen gisa-tragedia ukaezinaz ere ohartarazten zaigu hedabideetan.
Baina horrek guztiak ez du txanpona osatzen.

El Paiseko artikulu honetan fenomeno honen alderdi berria, nire ikuspegitik, agertzen zaigu; immigrazio aferak duen alderdi onura eta probetxagarria, sikera batzuen interesen arabera.
Nik hemendik ezer gutxi gehi dezaket baina aho bete hortz utzi nau jakiteak immigranteen esfortzuari esker hainbat estatu europarrek izaten dituzten mozkin galantak, Espainiak haien artean.
Gomendatzen dut artikuluaren irakuketa; izan ere, immigrazio fenomenoa bere osotasunean ulertzeko nahitanahiezko pieza delakoan bainago.

Zuk, zer uste?


Iturria: De todo un poco   (nirelako, beste "aprendiz" bat).


Photo credit:
Manuel Barroso