Ondoko puntu hauek ikasgaiaren
nondik-norakoa aurkezteko.Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika delako ikasgaiaren informazioa (helburu, eduki eta ebaluatzeko eraz) hementxe aurkituko duzu. Matematikaren didaktika, ordea, beste esteka honetan.
Bestaldetik eztabaida piztu guran edo, azterketa erraz bat egin genezake. Hementxe duzu lotura.
Kontzeptua-mapak izangodira, batez ere, ikasgaiaren tema bilduma aurkezteko era.
Adibide gisa zer hobe lehenengo ikasgaia aurkeztea baino.
Horra hor.
Ikus dezakezunez gai kontzeptuaren nozioan datza.
Gai honek egundoko garantiza du bai kontzeptu-mapa egiterakoan zein matemática bera ikasteko.
Lehenengo puntuari dagokionez, kontzeptu-mapa arrazonamendu baten ideiak edo kontzeptuak lotura sare gisa gorpuztearekin dago lotuta. Komeni izan dakizuke birpasatzea zer den kontptu-mapa eta nola egiten den; izan ere, ikasgairakofuntsezko elementua da (begira hemen, hor eta han).
Bigarren puntuari dagokionez, matematika bera goi-kontzeptuz ehundudako jakintza-sarea da.
Hau ulertzeko gogoeta egin beharko, adibidez, zenbaki kontzetuaz: irudika ezazu 4 zenbakia, 12 harritxoz. Argi ote duzu zenbaki konteptua?
Beste informazio batzuk:
Ordutegia eta abar, segituan:
Irakaslearen gainean informazio gehiago gura baduzu, horra hor.
Amaitzeko ona izango litzateke ikasleen inguruan irakasleak edukitzea informazio apur bat. Ongi iruditzen bazaizu bete ezazu honako formulario hau elkar hobeto ezagutzeko eta komunikatzeko biderik izateko.