childMaiz aipatzen da umeak idatzi gabeko liburuak ala esponjak bezalakoak direla; nolabait azpimarratzeko ezagueraren erakuntzan jatorrizko ahalmenak baino gehiago eragin sozialak eta inguruarekiko interakzio eta esperientzia sentsorialak duten garrantzia.
Beste askotan tabula rasa delako analogia erabiltzen da nabarmentzeko jaiotzetiko umeek adierazten duten gaitasun kognitibo eza.
Saio honen helburua haurtzaroaren gaineko presuntzio eta uste hauen inguruan zalantzak zabaltzean datza; izan ere, azken hamarraldi hauetako ikerkuntzak baieztatu duena oso bestelakoa izan baita.
Umeek ba ei dute jaiotzetiko ezagutzeko ahalmena eta, zehatzago, izan badute zenbakitasunaz ohartzeko ahalmena. Ondoko dokumentu honetan (eta beste honetan ere ) topatuko dituzu gai honetaz zenbait puntu. Lehenik sarrera laburra, gogoratzekomonkey zenbakien inguruko aspektu kontzeptual batzuk. Bigarrenik animalien zenbakizko kognizioaren inguruan egin den ikerkuntzaren aurkezpena eta, amaitzeko, zeintzuk diren umeen sortzetiko zenbakietarako konpetentziak ikertzeko erabiltzen diren printzipio metodologikoak eta hauetatik eratortzen diren ondorio nagusiak.

Photo credit:
Brannon laboratory and wikipedia.Laborategi garrantzitsuak:  (1), (2), (3).