childZenbait aldiz atera da saioetan Stanislas Dehaene zientzialariaren izena; izan ere, bereak sone handiko ikerketak izan dira neuropsikologiaren arloan, orokorrean, eta, zehatzago, pentsamendu matematikoaren oinarri fisiologikoak.

Hara non egun hauetan topatu dudan bere artikulu baten erreferentzia blog honetan.
Irakurtzea gomendatzen dizut, motz eta laburra izateaz gain, benetan mamitsua delako.
Ikusiko duzuenez abakoaren erabiltzera gonbite egiten digu zeren norberaren intuizio matematikoa suspertzeko tresna ezin erabilgarriagok baitira.

Gaineratuko nuke nik, abakoaren kasuan bezala, tresna didaktiko manipulagarrichild oro direla interesgarri helburu hori betetzeko: bloke logikoak, bloke base anitzak, erregeletak,…
Datozen egunetan gelan bertan birpasatuko ditugu tresna hauen erabilpen didaktikoa: abakoa, abako japoniarra, atzen bidezko abakoa, blokeak eta erregeletak.

Hasteko horra hor abako digitala (eta beste bat),eta zenbait informazio gune (1, 2 et 3).

Bestalde, kontuan har ezazu Tabula rasan  dokumentu berri bat gehitu dudala. Hauxe duzu.

Amaitzeko horra hor zenbait gune erabilgarri:
Rubio-ren koadernoak hementxe ikusi ditut.
Fitxak, unitate didaktikoak, ideiak,...hortxe!
Ipuinak, audioipuinak eta ikusizko ipuinak,...hantxe!