Pentsamendu matematikoaren sortze eta garatze prozesuak ulertu asmotan, psikologia eta pedagogiaren aldetiko ekarpenak ohikoak bezain baliagarriak dira.Hala ere asken hamarraldiotan neurozientzien aldetik ere ekarpenak interesgarriak egiten ari dira.
Pentsamendu matematikoaren arloan, ekarpen hauek, batez ere, kognizio zenbakizkoa izeneko jakintza arlotik datorkigu eta zientzialari aipagarrienetakoa Stanislas Dehaene daukagu (Ingelesaraz baino, gurago badituzu beste hauek: 1, 2 eta 3).
Ikerkuntza eremu berri hauetan saiatzen da aurkitzen, alde batetik, zeintzuk diren pentsamendu matematikoan inplikatuta dauden neurona-zirkuituak eta, beste aldetik, zenbakiekin pentsatzeko ahalmena nola agertzen den gizaki helduetan ez ezik, edade orotako pertsonetan eta beste espezie animaliatan ere.
Gelan ikusi dugunez, emaitzak sarri txundigarriak dira eta pentsamendu matematikoaren sorreraz orain arte erabilitako uste zabalduenen aurrean ikerkuntza lerro hauek datu kontrajarriak agertzen dituzte.
Tema hau lantzeko ondoko bitarteko hauek aurkezten dizut:
1.) Zerebroko fisiologia ezagutu eta birpasatzeko BBC-ren bideo hau:
2.) Gero dokumentu idatzi bat, hain zuzen ere, gelan erabiliko dudana (eta hementxe, bere oinarrizko kontzeptuak birpasatzeko)
3.) Amaitzeko gelan bertan aurkeztu ditudan diapo-bilduma.
Photo credit: Wikipedia