ubuntu

Gaurdanik ikastorratzan idazten dut sistema eragile berri baten bidez: UBUNTU.

Bai windows-en petik ihes egiteko hainbat aldiz pentsatuta banuen ere, orain arte ez naiz ausartu baina azkenean egin dut. Hemendik aurrera linux-en distribuzio hau erabiliko dut nire ordenagailu pertsonalean.

Niri egun berezia egiten zait.

Migrazioa hau egin dut bi laguntzarekin, lehen-lehenik, “El libro oficial de Ubuntu” izan da lehendabiziko urratsa ematen lagundu didana eta, bigarrenik, ubuntu-es delako web-gunearen foroan aurkitu dudan sostengu eta erantzunak.

Arazoen artean, konpondu behar izan dudan lehenengoa moden bitartezko ADSL konexioa konfiguratzea izan da. Hementxe topatu dut laguntza ezin hobea.


Agur t'erdi Ubuntu eta agur benur Bill Gates!