
2007ko Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastaroetan ikastorratzak ere esku hartuko du; hain zuzen ere, Bilbo, artea eta kultura delako egitasmoan.
Zehatzago, Hezkuntza eta kultura digitalak Web 2.0 kurtsoan ondoko atal honetan: Jardunbide egokiak Web 2.0-n: blog eta wikien erabilera hezkuntzan (Carlos Castaño irakasleak koordinaturik).
Izenburuan agertu legez, web 2.0 delako Internet-a erabiltzeko kontzeptu berriaren gaineko birpasa eskaini gura da baina, ez ikuspegi teknologiko hutsetik abiatuta.
Aitzitik, hizlariak gogoeta didaktikoan errotuko du bere azalpena honako galdera orokor hau ardatz izanik: zertan lagun diezagukete web 2.0 arloko teknologiek didaktika eraginkorragorik diseinatzean? más »
EHUko udako ikastaroak.