copyleftEz zenekien ekoizpen intelektuala (musika, idazkiak, artelanak eta abar) plazaratzeko copyright ez dela bide bakarra?

Ala akaso jakin bazenekien copyleft sormen-lanak libreki partekatzearen aldeko mugimendu kulturalaren buru dela baina ez dakizu praktikan nola jarri

Horra hor liburu interesgarri ulertzeko zertan datzan copyleft aldeko mugimendua.

Liburua Traficantes de sueños izeneko editorialak argitaratu du eta liburua erosi ala deskarga dezakezu (hementxe ala hortxe).

Nik, behinik behin, mesanotxeko tiraderan ondo gordetzeko liburu izendatu dut; izan ere, bere praktika eta teoria ezinbestekotzat jotzen ditut garai berriotan.

Mila esker, Natxo.