Directory of Open Access Journals (DOAJ) nazioarteko aldizkari irekien direktoria da (informazio gehiago hortxe).

Datu base izugarri honetan, mundu osoko kalitate aparteko publikazio zientifiko eta akademikoek metatzen dituzte euren ekarpenak eta, hemendik aurrera, Ikastorratza. Didaktikarako e-aldizkariak bere aportazioak ere egingo ditu.

Ohore eta erantzukizun handia da 3689 aldizkari eta publikazioak batzen dituen datu-base honetan Ikastorratza ere agertzea (begira hantxe).

Esan beharra dago euskaraz, beste 4 publikazioak baino ez daudela eta, ondorioz, ardura are handiagoa egiten zaigula.

Edonola ere, ez dago aldizkaririk irakurle eta idazlerik barik. Beraz, hezkuntzaz munduratzeko mezurik izanez gero (gogoetak, esperientzia didaktikoak ala ikerketen emaitzak) ez izan zalantzan eta bidali iezaguzu zure ekarpena. Ondo hartua izango da eta!