Geometria zaila egiten zaizula?Gusturik ez diozula hartzen zirkulu eta zuzenak egiteari?
Geometria kontzeptuak birpasatu gura dituzula?
Gabonetarako zer erosi ez dakizula?
Horra hor konponbidea: La divina Geometría.
Ikastea ez da zertan izan erreza baina bai atsegingarri eta, nire ustez, liburu honen egileak lortu du geometriaren kontzeptu oinarrizkoen inguruan birpasa elegante eta laketgarri.
Akaso batzuetan ponposoegi baina geometriaren ikuspegitik hainbat pasarte ditu oso instruktiboak direnak.
Anima zaitez eta murgildu zaitez geometrian (edonorentzat egokia, irakurtzeko pazientzia eta alboan idazteko paperik izanez gero).