Aurtengo irakats-eginkizunetarako euskarri teknologiko berria erabiltzea erabaki dut : google-apps.
Orain arte bestelako tresna erabili ditut; batez ere, wikiak.

Pbwiki-k zerbitzu hona eman ditu (hementxe ikus ditzakezu hainbat lan) baina urrun samar egun google-k eskaintzen dituen abantailetatik.

Google-apps-en bidez, Internet-en elkarlanerako testuingurua sortu dugu non ikasleek zein irakasleak dokumentuak sortu, editatu, plazaratu eta konpartitu egin ditzakegun; betiere, norberak bere materialerako administrazio-pribilegioei eusteko aukera izanik.

Sarean makina bat informazio topa dezakezu tresna honen inguruan (hau, hori eta hura) eta gurea ondoko hau izango da: conteo.org (hortxe blog-a ere ikus dezakezu).

Amaitzeko komentatu gura nuke unibertsitatean ere bitarteko hauek ere erabiltzen hasiak garela, ehu.es domeinukoa izanek gero parte har dezakezu (begira hantxe).