Dokumentuak kudeaketarako oso artikulu interesgarria irakurri berri dut DiarioLinux-en; izan ere, azken bolada honetan dezente kezkatuta nauka asmatzeak nola kudeatu hainbat esparrutan pilatzen dudan dokumentazioa.Errandako artikuluan oso aukera interesgarriak aipatzen dira (begira hementxe) eta beraiek aztertu ostean konturatu naiz, azken finean, dokumentuen kudeaketa eraginkorra etiketa edo tag-en kudeaketan baino ez datzala.
Dokumentazio bateko (curriculum, kontabilitatea, argazki-bilduma,...) elementu bakoitzari berezko etiketak atxiki dakizkioke, geroan elementu hori dokumentu meta batetik berreskuratzeko baliagarri suerta dakizkigukeenak.
Pentsatzera jarrita, konturatu naiz Gmail-ek horixe baino ez duela egiten. Hortxe irakur dezakezunez Gmail-en metatzen diren mezuei norberak propio sortzen dituen etiketak ezarri diezazkioke. Honen bidez bero mezuak berreskura daitezke soilik etiketen arabera.
Honen ondorioa? Bada, neure buruari bidali diezaiokedala mezu bat dokumentua atxiki duela eta gero etiketak jarriko dizkiodala behar dudanean dokumentua berreskuratzeko.
Sistema hau ohiko den karpetena baino hobea da; izan ere, karpeta-sistema dokumentuen ordena ahalbideratzen du soilik kokapenaren arabera, baina etiketak erabiliz gero, irizpide ezberdinak erabil daitezke dokumentu bera berreskuratzeko (zenbat etiketa halako irizpide kopurua).
Gainera Gmail-ek egundoko memoria eskaintzen digu, era fidagarria, doako eta edozein ordenagailutatik eskuratzekoa.
Sistema hau erabiltzen hasi naiz nire curriculum-a kudeatzeko baita hizkuntzen ikaste-prozesuan sortzen dudan informazio bukaezina ere.