Aurten Ikastorratza gonbidatu dute (mila esker,
Hartara, baliagarri izan dakizukeelakoan, jarraian eskuragarri doazkizu erabilitako aurkezpena, esteka eta guzti.
más »
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
MateInkesta
Este mes
Archivo mensual
Buscar
Software lagungarria
Webquest
Wiki-wikiak
Material didaktikoa
Civiblog Core Links
|
Miércoles, 15 Octubre
de
Txomin
el mié 15 oct 2008 18:50 CEST
Urtero legez, oraingo honetan ere Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa datorkigu EIRE-ren eskutik.
Aurten Ikastorratza gonbidatu dute (mila esker, Hartara, baliagarri izan dakizukeelakoan, jarraian eskuragarri doazkizu erabilitako aurkezpena, esteka eta guzti. más » Miércoles, 3 Septiembre
de
Txomin
el mié 03 sep 2008 17:51 CEST
Hezkuntza Ildo berriak Fundazioak antolatzen duen mintegietan Ikastorratza-k ere parte hartuko du.Bere ekarpena zera izango da: ikaskuntza zientifikoa suspertzeko informatika teknologiek eskaini ditzaketen aukera eta adibideez mintzatu eta praktikan jartzea, beti ere, derrigorrezko hezkuntzara begira. Jakina da ugari direla xede hauekin lotuta egon daitezken aplikazio, software eta proposamenak baina, kasu honetan, ikastaroa ondoko hiru arlotara bideratuko da: más » Sábado, 10 Mayo
de
Txomin
el sáb 10 may 2008 22:16 CEST
![]() Oraingo honetan web 2.0-ren gaineko liburu ezin interesgarriago baten berri emango dut. Nire lankide Carlos Castaño, Gorka Palazio eta Inmaculada Maizekin batera egin dugu eta benetan testu egokia dela Internet erabiltzeko era berri honen inguruan informazio zehatza eta proposamen didaktikoak jaso gura duenarentzat. Hementxe duzu informazio gehiago. más » Martes, 15 Abril
de
Txomin
el mar 15 abr 2008 12:33 CEST
Microsiervos-en ustez honako formula hau aintzat hartu behar da espageti apetitoso eta zaporetsu prestatzeko:Kilo bat pasta Bi arrautza Hiru tipula Bost zerra hirugihar Zortzi koilarakada koipe Hamahiru zatitxo gazta parmesanoa más » Viernes, 8 Febrero
de
Txomin
el vie 08 feb 2008 17:54 CET
Berriki UPV/EHUko Hezkuntza Laguntza Zerbitzuak antolatzen duen irakasleentzako prestakuntza programan parte hartu ahal izan dut, irakasle gisa. Nire ardurapean izan diren ikastaroak, nola edo hala, Web 2.0-ren inguruan kokatu dira, baita Internet erabiltzeko era berri hauek ahalbidetzen dituzten aukera didaktikoetan ere. más » Viernes, 28 Septiembre
de
Txomin
el vie 28 sep 2007 15:42 CEST
Ez zenekien ekoizpen intelektuala (musika, idazkiak, artelanak eta abar) plazaratzeko copyright ez dela bide bakarra?Ala akaso jakin bazenekien copyleft sormen-lanak libreki partekatzearen aldeko mugimendu kulturalaren buru dela baina ez dakizu praktikan nola jarri Horra hor liburu interesgarri ulertzeko zertan datzan copyleft aldeko mugimendua. más » Domingo, 15 Julio
de
Txomin
el dom 15 jul 2007 16:18 CEST
![]() 2007ko Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastaroetan ikastorratzak ere esku hartuko du; hain zuzen ere, Bilbo, artea eta kultura delako egitasmoan. Zehatzago, Hezkuntza eta kultura digitalak Web 2.0 kurtsoan ondoko atal honetan: Jardunbide egokiak Web 2.0-n: blog eta wikien erabilera hezkuntzan (Carlos Castaño irakasleak koordinaturik). Izenburuan agertu legez, web 2.0 delako Internet-a erabiltzeko kontzeptu berriaren gaineko birpasa eskaini gura da baina, ez ikuspegi teknologiko hutsetik abiatuta. Aitzitik, hizlariak gogoeta didaktikoan errotuko du bere azalpena honako galdera orokor hau ardatz izanik: zertan lagun diezagukete web 2.0 arloko teknologiek didaktika eraginkorragorik diseinatzean? más » Miércoles, 27 Diciembre
de
Txomin
el mié 27 dic 2006 17:50 CET
Horra hor gonbite bat.Unetxorik baduzu, irakur itzazu bi artikulu hauek, informazio eta komunikaziorako teknologia berriek irakaskuntzan irekitzen dituzten ikuspegi berriez. Lehenengo artikulua ¿Quién le enseña a quién? eta María Farber-ek sinatu du. Wiki erreminta kooperatibo izanik, artikuluaren egileak azpimarratzen du alderdi hori eta irakaskuntza duen eragina. Bigarren artikulua oso iradokigarria da: La escuela del futuro será un wiki. Mario Núñez-ek sinatzen du más » Viernes, 25 Agosto
de
Txomin
el vie 25 ago 2006 00:01 CEST
![]() Beharrezkoa da, batzuetan, irispean edukitzea on-line gisako erremintak...adibidez, galdetegiak egiteko. Irakasle zein ikasleentzat erabilgarriak izan daitezke. Segituan komentatuko ditudan tresnen bidez norberak erraz egin dezake galdetegi itxuroso, geroan web-gune ala wiki batean ezarri ahal izateko. más » Miércoles, 12 Julio
de
Txomin
el mié 12 jul 2006 00:05 CEST
![]() Informazio eta komunikaziorako teknologia berrien aurrerapenak eskaintzen diguten erreminta interesgarrienetakoa edukien sindikazioa da, nik uste. Hitz gutxitan esanda, sistema honen bidez ez da beharrezkoa irekitzea web-gune bat ikusteko zer berri dagoen, ez horixe. Edukien sindikazio honen helburua zera da, lortzea lotura bat web-gune batekin zererako eta aldaketa berriak zugana automatikoki bidaltzeko. más » |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||