Berriki UPV/EHUko Hezkuntza Laguntza Zerbitzuak antolatzen duen irakasleentzako prestakuntza programan parte hartu ahal izan dut, irakasle gisa.

Nire ardurapean izan diren ikastaroak, nola edo hala, Web 2.0-ren inguruan kokatu dira, baita Internet erabiltzeko era berri hauek ahalbidetzen dituzten aukera didaktikoetan ere.

Hau dela eta material didaktiko hauek prestatu ditut.  Creative commons lizentzia pean banatzen direnez, eskura dituzu erabilgarri suertatuz gero.