Hezkuntza Ildo berriak Fundazioak antolatzen duen mintegietan Ikastorratza-k ere parte hartuko du.Bere ekarpena zera izango da: ikaskuntza zientifikoa suspertzeko informatika teknologiek eskaini ditzaketen aukera eta adibideez mintzatu eta praktikan jartzea, beti ere, derrigorrezko hezkuntzara begira.
Jakina da ugari direla xede hauekin lotuta egon daitezken aplikazio, software eta proposamenak baina, kasu honetan, ikastaroa ondoko hiru arlotara bideratuko da:
a.) Informazioaren kudeaketa; hau da, informazioa non bilatu eta nola sortu, partekatu eta eraldatu.
b.) Gelako jarduerak eta aktibitateen diseinua.
c.) Software librearen erabilpena.
b.) Gelako jarduerak eta aktibitateen diseinua.
c.) Software librearen erabilpena.
Ikastaroan makina bat baliabide erabiliko dira eta ikasleen lana orientatzeko bi elementu nagusi egongo dira: EHUko Didaktikarako e-aldizkarian argitaratu zen Baliabideen katalogo hau eta eskema hori.